1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bitartekoak eta baliabideak

Udaltzaingoaren bitarteko eta baliabideak

400 udaltzain baino gehiago

400 udaltzain baino gehiagok osatzen dute Iruñeko Udalatzaingoaren plantilla. 2001. urtean, 354 kidek osatzen zuten polizia-gorputz hau, eta 10 urte geroago 443 kide dira bertan, hau da, % 25 gehiago (89 pertsona).

Hona plantillaren sailkapena 2010eko datuak kontuan harturik:

  • Sexuaren arabera: Plantillaren % 87"8 gizonak dira, eta % 12"2, emakumeak; 2001ean, emakumeak % 8"8 ziren Udaltzaingoaren plantillan.
  • Adinaren arabera: Plantillaren % 9"8k 30 urte edo gutxiago ditu, eta plantillaren % 17"1 50 urtetik gorakoa da.
  • Lanpostuaren arabera: Plantillako kideen % 79"5 udaltzain dira; 2001ean, kopuru hori % 83"1 zen.
  • Lan-arloen arabera: Plantillaren % 42"1 Herritarren Segurtasunaren arlokoa da, eta % 15"9 Zirkulazioaren arlokoa. 2001ean, plantillaren % 38"7 orduan Herritarren Segurtasuneko Atalean izenarekin ezagutzen zen arloan zegoen (horrek esan nahi du arlo horretan orain 31 udaltzain gehiago dagoela).

Ongi hornitu eta prestatutako polizia

Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla osatzen duten 400 udaltzain baino gehiago horiek denetariko materialez eta ekipamenduez hornituta daude, eta horrek errazagoa eta eraginkorragoa bilakatzen ditu haien eguneroko zereginak.

55 ibilgailu

Iruñeko Udaltzaingoaren flota 55 ibilgailuk osatzen dute: 17 motozikleta (horietako 2, elektriko), 9 auto (2, elektriko), 26 monobolumen, 8 furgoi eta lur orotako ibilgailu bat.

55 ibilgailu horietatik 38 Iruñeko Udalarenak dira, 7, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak lagatakoak eta 12, renting bidez eskuratuak.

  • Cámaras para control de dobles filas, aparcamientos indebidos etc.

  • Furgoietako bat zerbitzu bat egitera doala

  • Visualización y registro de imágenes de las cámaras en la vía pública.

  • Hainbat auto eta furgoi Komisaldegiaren garajean

  • Aplicaciones de monitorizción, gestión y análisis del tráfico

  • CECOP Ekintzak Koordinatzeko Zentroak koordinatzen ditu baliabide guztiak

  • Iruñeko Udaltzaingoaren Komisaldegiaren airetiko ikuspegia

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es