1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Udaltzaingoan sartzeko

Udaltzaingoan sartzeko

Iruñeko udaltzain izan nahi dut

Iruñeko Udalak aldian-aldian oposizio-deialdiak egiten ditu, baldintzak betetzen dituzten herritar guztiei irekiak. Aurkezteko epeak irekita dituzten deialdiei buruzko argibideak jasotzeko Enplegu Publikoa orrira jo, Egoitza Elektronikoa atalean.

Izangaien betekizunak

Iruñeko Udaltzaingoan sartu nahi duten izangaiek kasuan kasuko deialdian zehaztuta bildutako baldintzak bete behar dituzte. Oro har, Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera, hauek dira betekizunak:

  • Nazionalitatez espainiarra izatea
  • Adinez nagusia izatea, eta 30 urte ez gainditzea
  • Lanbiderako eskatzen den ikasketa-titulua edo enplegua izatea
  • Polizia gisa sartzeko, nahiko izanen da Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izatea, halako moduz non, sartzeko prestakuntza ikastaroa, Nafarroako Segurtasun Eskolak emanikoa, gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoa, bigarren mailako lanbide heziketa edo horien baliokideak
  • Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta arlo honetan eskumena duen kontseilariaren foru aginduaren bidez onartuko den baztertzeko arrazoi medikoen taulan ez egotea
  • Gutxieneko garaiera 1,65 metro izatea gizonen kasuan, 1,60 metro, emakumeen kasuan
  • Doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz
  • Erregelamendu bidez ezartzen den ibilgailu mota gidatzeko baimena edukitzea

Betebehar hauek eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete behar dira, g) letrakoa izan ezik, hori prestakuntza ikastaroan onarturiko hautagaien zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko baita.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es