1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Herritarren segurtasuna
  4. Gizabidez jokatzearen aldeko ituna

Gizabidez jokatzearen aldeko Ituna

Gizabidez jokatzea guztion kontua da

Iruñean, gizabidez Iruñeko Udalak abiarazitako programak pertsonekin eta ingurunearekin errespetuz aritzea sustatzea du helburu, ondasun publikoak, hiri-altzariak eta komunitateko ekipamenduak behar bezala erabiltzera bultzatuz. Programak ahalik eta pertsona eta erakunde gehienetara iritsi nahi du, hirian denonak diren espazioak zuzen erabil ditzaten.

Programa honek zenbait udal-alorren lana bateratzen du, jarduteko ildo ugariak jorratzen dituelako. Programaren izateko arrazoia komunikazioa sustatzeko beharra da, herritarrek orok konpromisoa har dezaten bai elkarbizitza-arauak errespetatzeko bai hiriko ondasun publikoak kontserbatu eta garbi iraunarazteko. Programaren baitan gizabidezko jokaerak sustatzen dira, ikastetxeetan hezkuntza-planak garatuta.

Iruñean, gizabidez programak hiru ekintza mota jasotzen ditu:

  • komunikazio-ekintzak, prentsa-kanpainak barne
  • arautze juridikoko ekintzak, gizalegeari buruzko arau guztiak ordenantza bakar batean bilduta
  • kontzientziazio- eta heziketa-ekintzak, Iruñeko ikasleek ikas dezaten begirunea, tolerantzia, askatasuna, justizia, aniztasuna, partaidetza eta elkarrizketa gizalegezko balioak direla

Gizabidez jokatzearen aldeko Ituna: printzipio orokorrak

Itunarekin bat egitean Iruñeko erakundeek, entitateek, elkarteek eta herritarrek ondoko konpromisoak hartzen dituzte:

  • 1. Administrazioaren eta administratuen eskubideak zein betebeharrak jasoko duen gutuna egin eta zabaltzea.
  • 2. Hala pertsonekiko eta ingurunearekiko errespetua nola ondasun publikoen, hiri-altzarien eta komunitateko ekipamenduen behar bezalako erabilpena sustatzea.
  • 3. Iruña atseginago eta abegikorrago lortzeko ardura hartzea. Aktiboki jardutea, ohartuta zein ohartu gabe eginda ere hiriarekin eta bertako herritarrekin solidarioak ez diren portaerak oro zuzentzeko.
  • 4. Filosofia honen kontrako edozein praktika ekiditen ahalegintzea. Elkarlanean aritzea, batzuen jarrera negatiboak eta axolagabeak errotik deuseztatzeko, horien portaera arduragabeak desitxuratu egiten baitu Iruña eta iruindarren elkarbizitzarako espiritua. Gutxi batzuen portaera horiek ez dituzte ukitu behar besteen eskubideak, ezta hiritar gehienak kaltetu ere.
  • 5. Kortesiaz eta gizalegez jarduten irakastea oinarri-oinarrizkoa bilakatzea ikasleen heziketan. Kultura, kirol eta jolaserako jardueretan errespetuak, tolerantziak eta elkar-ulertzeak izan behar dute nagusi.
  • 6. Administrazioak eta administratuek ontzat hartu behar dituzte Udalak gizalegearekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten aferak zuzenbidez bideratzeko sortu dituen arauak. Horiek horrela, araudi hau betetzeko jardunaren alde arituko gara.
  • 7. Iruindarrek guztiena den Iruñearen alde jardutea sustatzea, hiri-proiektu hau ahalik eta aberatsena izan dadin eta parte-hartzea zein gizalegea hiritarren artean hedatzen laguntzen duten ekimenak sustatze aldera.
  • 8. Proiektu hau denon erronka bihurtzea, Iruña hobetze aldera, ahal den kalitate mailarik handiena erdietsi eta iruindar ororen aurrera egiteko irrikak asetzeko. Izan daitezela, beraz, gizalegea eta kortesia bermerik sendoenak iruindarren bizi-kalitatea hobetzeko.
  • 9. Natur eta energia baliabideak modu egokian erabiltzea, ondare sozio-kulturala zaintzea eta ingurunearen kalitatea erasoetatik -hau da, kutsaduratik, zikinkeriatik eta abarretik- babestea, betiere, bi helburu harturik: bizi-kalitatea esparru guztietan bermatzea eta gure habitata gordetzea, datozen belaunaldiendako gorde ere.
  • 10. Herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta bereziki gaitasun fisikoak edo psikikoak gutxiagoturik dituzten pertsonena. Eraikuntza berrietan arauei kontu handiz eta zorrotz erreparatzea, eta egindako eraikuntzetan dauden arkitektura-oztopoak kentzen segitzea.
  • 11. Politika aktiboei ekitea, iruindarrak oro gizarteratu daitezen. Udalak konpromisoa hartzen du, Udalean erregistratutako talde guztiek zein iruindarrek gure hiriaren bizitzan parte har dezaten, eta espazio publikoak topaguneak eta elkarbizitzarako tokiak bilaka daitezen.
  • 12. Iruindarren eskura beharrezko tresnak jartzea Udalaren kudeaketa eta administrazioa ezagutu eta hartan parte har dezaten.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es