1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Herritarren segurtasuna
  4. Herritarren segurtasunerako kanpainak

Herritarren Segurtasunerako kanpainak

Herritarren Segurtasuneko Alorrak egiten dituen kontzientziazio eta prebentzio zereginetan, lan handia egiten da auzoz auzoko herritarrei zuzenduriko programa eta kanpainetan.

Auzo seguruak

Iruñeko Udaltzaingoaren arlo ezberdinak koordinatuz, askotariko ekintzen programa bat osatu da, eta hori auzo guztietako herritarrengana helaraztea da helburu. Auzoko eta Hurbileko udaltzainen presentziaren bidez sektore guztietan, eta dibulgaziorako eta informazioa emateko ekintza konkretuei esker, herritarrekin etengabeko harremanari eusten saiatzen gara. Hona hemen helburua: eskaintzen diren segurtasun zerbitzu ezberdinei buruzko informazioa eta segurtasunari buruzko aholkularitza ematea, erabilgarri izan daitezkeen segurtasun gaiei buruz.

Programa zabal honetan sektore edo jarduera zehatzagoetara zuzendutako kanpainak egiten dira:

Denda seguruak

Programa honen bitartez Udaltzaingoa harremanetan dago hiriko 3.000 saltoki baino gehiagorekin, eta denda horien jabeei aholkularitza ematen die segurtasunari loturiko gaiei buruz: autobabeserako neurriak, lapurretak ekiditeko ekintzak eta gertakari jakin batzuen aurrean jokatzeko prozedurak. Horretaz gain, jarduera bakoitzaren segimendua egiteko erabiltzen den datu-basean aktibo gisa egoten dira.

Farmazia seguruak

Saltokiek dituzten arazoen artean, Farmaziek berezitasunak dituzte, jasaten dituzten lapurretek eta gertakariek ezaugarri bereziak baitituzte. Hori dela-eta, kanpaina berezia dago mota horretako saltokiei zuzenduta.

Ikastetxe seguruak

Kanpaina honen helburua da hiriko ikastetxe eta institutuekin etengabeko harremana izatea, prebentziorako neurriak har ditzaten halako zentroei eragiten dieten segurtasun arazoen aurrean. Hona hemen arazoak ekar ditzaketen egoerak: ikastetxeko elkarbizitza, patioak eremu publiko gisa erabiltzea, banden sorrerari aurre hartu beharra, eskola-jazarpena eta bide-segurtasuna ikastetxearen sarreretan eta inguruetan.

Bilerak auzoetako ordezkariekin

Herritarren Segurtasuneko Zinegotziak bilerak egiten ditu, tarteka, auzo bakoitzaren ordezkariekin, segurtasunaren eta gizabidearen alorretan izan ditzaketen arazoen berri eman ditzaten eta izan daitezkeen irtenbideak proposatzeko.

Auzo bakoitzetik hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariak bertaratzen dira: auzoko ikastetxe publiko zein pribatuetakoak, osasun etxekoak, erretiratuen elkarte edo klubetakoak, bizilagunen elkarteetakoak, etab. Se trata de una Mahaia irekita dago auzoan presentzia duen edozein elkarte edo erakundek parte hartzeko, herritarren sergurtasunaz eta gizabideaz kezka duen orori, alegia.

Hiriko auzo guztietako ordezkariekin egin izan dira bilerak, eta asmoa da maiztasun jakin batez egitea, auzo bakoitzaren bilakaeraren segimendua egitea helburu hartuta.

Gazteen etxabeen kontrola

Babeseko Brigadak gazteen etxabe guztiak kontrolatzen ditu, eta datu-base bat martxan du, etxabe bakoitzaren kokalekua, arduradunen izena eta beste jasotzen dituena. Halaber, etxabeetara bisitak egiten dituzte aldizka, eta, bizilagunen kexuren bat jasoz gero, etxabera bertaratzen dira.

Gizabidez jokatzearen aldeko Ituna

Iruñean, gizabidez Iruñeko Udalak abiarazitako programak pertsonekin eta ingurunearekin errespetuz aritzea sustatzea du helburu, ondasun publikoak, hiri-altzariak eta komunitateko ekipamenduak behar bezala erabiltzera bultzatuz. Programak ahalik eta pertsona eta erakunde gehienetara iritsi nahi du, hirian denonak diren espazioak zuzen erabil ditzaten.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es