1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Herritarren segurtasuna
  4. Auzoko Polizia

Auzoko Polizia

Zer da?

Hurbileko Polizia Udaltzaingoaren alderdietan garrantzitsuenetako bat da. Oro har, agente bakoitzaren eguneroko lana gidatu behar duen printzipioetako bat da; izan ere, agenteek egiten dituzten segurtasun zerbitzuen hartzaileak nor diren ahaztu gabe aritu behar dute. Indarrean den Plan Zuzentzaileak Herritarrengandik hurbil programa osatua du bere baitan. Programa horretan alor honetan xedatutako helburuak lortzeko bete beharreko ekintzak zehazten dira.

Hurbileko Polizia Udaltzaingoko Herritarren Segurtasun Saila osatzen duten bi brigadetako bat da, eta eginkizuna Iruñeko kaleetan poliziaren presentzia mantentzea du. Herritarren segurtasuna gordetzen saiatzen da, eta herritarren kexak jasotzea eta horiek udal-administraziora azkar eta zuzen bideratzea errazten du.

Zer zerbitzu eskaintzen du?

Delituei aurre egiteko kanpainak egin eta gizabidezko jokabideak bultzatzeaz gain, Auzoko Poliziak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Presentzia hiriko auzo guztietan
  • Hurbiltasuna harremanetan, eta profesionaltasuna arretan
  • Berehalako erantzuna

Presentzia auzo guztietan

Herritarren Segurtasuneko Sailak egunero planifikatzen ditu bere zerbitzuak, hiriko auzo guztietan etengabeko presentzia izateko, goiz eta arratsaldeko txandetan. 2011. urterako, honela banatu dira agenteak eta ekipamenduak:

  • Erdialdeko sektorea (Alde Zaharra eta Zabalguneak): oinezko 11 agente eta laguntzarako furgoi bat; horretaz gain, esku-hartzeko furgoi bat, lehentasunezko helburua Mendillori duena.
  • Milagrosa – Azpilagaña sektorea: 2 agente motozikletan
  • Iparraldeko sektorea (Sanduzelai, Buztintxuri, Arrotxapea eta Txantrea): oinezko 2 agente Arrotxapean, motor-gidari bat, laguntzako 2 furgoi eta esku-hartzeko 2 furgoi
  • Donibane – Mendebaldea sektorea: oinezko 2 agente eta esku-hartzeko furgoi bat, Iturramarekin partekatua
  • Ermitagaña sektorea: oinezko bi agente
  • Irurrama – Azpilagaña sektorea: 2 agente motozikletaz eta esku-hartzeko furgoi bat, Donibanerekin partekatua

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es