1. Hasi

Pribatutasun-politika

Iruñeko Udalak jakitera ematen die erabiltzaileei izaera pertsonaleko datuen tratamenduari dagokionez darabilen politika: webguneko formularioen bidez jasotako izaera pertsonaleko datuen tratamenduak xede du Iruñeko Udalarekin kasuan-kasuan ezartzen den harremanari eustea, bai eta informazio-zereginei eta toki-korporazioak berezko dituen beste egitekoei heltzea ere.

Iruñeko Udalak behar diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartu ditu, eta legeetan galdatzen diren segurtasun-mailak ezarri ditu, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritakoarekin bat.

Erabiltzaileek formularioak bete edo izapideak egiteko emandako datu pertsonalak zein mezu elektrikoen bidez bidaltzen dituztenak erregistraturik geldi daitezke Iruñeko Udalak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari deklaratutako fitxategietan. Datu horiek zer prozeduratarako eman diren eta hori kudeatzeko erabiliko dira.

Datuen jabeek badute aukera datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubideak gauzatzeko, aipatu Legeak ezarritakoaren arabera, eta horretarako Erregistro Orokorrera jo behar dute (Kale Nagusia, 2 - 31002 Iruña), edo egoitza elektronikora www.pamplona.es.

Kameraz zaindutako jarduerei buruzko oharra

Eremu publikoetan segurtasuna bermatzeko helburuz, bideo-zaintzako hainbat kamera jarri dira hiriko zenbait tokitan, herritarren eta esparruen segurtasuna babeste aldera.

Web-orri honen bitartez, jakitera ematen diegu interesdunei jasotako datu pertsonalak Iruñeko Udalarena den Bideo-zaintzako Kamerak izeneko fitxategian sartzen ahalko direla, bideo-zaintza egiteko eta zirkulazioa kontrolatzeko helburuz. Halaber, jakitera ematen zaie badutela datuetan sartu eta horiek ezerezteko eskubidea, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña) edo Egoitza Elektronikoaren www.pamplona.es helbidera joaz.

Oharra, 092 eta 948420444 telefonoetara egindako deien grabaketari buruz

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizuegu 092ra egindako telefono-deiak grabatzen direla berezko software baten bidez, eta datu pertsonalak Iruñeko Udalarena den Udaltzaingoaren Grabazioak izeneko fitxategi batean sartzen direla, zeinaren berri behar bezala eman baitzaio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari. Halaber, jakitera ematen dizuegu baduzuela datuetan sartu eta horiek ezerezteko eskubidea, honako hauetara joaz: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia 2, 31001 Iruña) edo Egoitza Elektronikoa (www.pamplona.es webgunea).

Adingabeen datuen bilketa

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela. Bestalde, 14 eta 18 urte bitarteko adingabeen datuen bilketari dagokionez, Iruñeko Udalak ez du inoiz eskatuko ez datu ekonomikorik ez adingabeen familiei buruzko daturik, datu horien jabe diren pertsonen baimenik ez badu.

Webguneko irudiak

Iruñeko Udalak, bere Webgunean, informazioa eskaintzen du hainbat ekitaldi, jarduera eta abarri buruz, eta horietako zenbaitetan herritarrek parte hartzen dute. Batzuetan, emandako informazioarekin batera argazkiak edo bideoak jartzen dira, eta haietan pertsonak agertzen dira, identifikatuak edo identifikagarriak.

Erabiltzaile batek irudi horietako batean bere burua ezagutu eta haietan agertu nahi ez badu, eskertuko dugu hori jakinaraztea guri lopd@pamplona.es helbidera idatzita. Mezuari haren nortasuna egiaztatzeko agiri baten kopia erantsi beharko dio, eta adierazi beharko du bera zer irudi edo bideotan agertzen den eta hori zein ataletan dagoen, Webgunean. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera haien gurasoek edo tutore legalek egin behar dute.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es