1. Hasi
  2. Zerbitzuak eta izapideak
  3. Objektu Galduen Bulegoa

Objektu Galduen Bulegoa

Iruñeko Udaleko Objektu Galduen Bulegoa Herritarren Segurtasuneko Alorrean dago (Iratxeko monasterioaren k., 2).

Telefono eta web bidezko erregistroa

Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoan inprimaki bat eskuratu dezakezu, eta bertan galdutako objektuaren eta jabearen datuak erregistratu. Urrats honetan garrantzitsua da ahalik eta argibide gehien ematea, eskabidearen kudeaketa azkarra eta egokia egiteko.

Udal-argibideetarako telefonoa, 010 (948 420 100) zenbakia, eskuragarri dago, baita ere, galdutako objektuei buruzko erregistroak eta kontsultak egiteko.

Telefonoz nahiz webgunearen bidez egindako kontsulta guztiak datu-base batean jasoko dira; datu-base hori erkatu egiten da aurkitu eta Galdutako Objektuen Bulegoan entregatu diren gauzen inbentarioarekin. Kointzidentziarik izanez gero, Bulegotik telefonoz jartzen dira harremanetan erregistratutako pertsonekin, objektuak identifikatzera joan daitezkeela jakinarazteko. Sistema honen bidez, herritarrei izapideak errazten zaizkie eta objektu galduen prozedura martxan jartzeko eta horien emaitza ezagutzeko egin beharreko joan-etorrien kopurua murriztu.

Objektuak berreskuratzeko

Galdutakoak agiri pretsonalak direnean, ahal izanez gero telefonoz abisatuko diegu titularrei. Gainerako agiriak etxebizitzetara edo, atzerritarren kasuan, enbaxadetara igortzen ditugu, posta ziurtatuaren bitartez eta jaso izanaren adierazpenarekin.

Galdutako objektua edo agiriak jasotzeko unean, Objektu Galduen Bulegoan horren jabetza egiaztatzeko beharrezko agiri edo argibideak eskatuko dizkizute.

Jendaurreko ordutegia

Bulegoa astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 8:30etik 14:30era.

Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) 010 telefonoaren bidezko zerbitzua bertan behera gelditzen da, baina Objektu Galduen Bulegoa eguneko 24 orduz egoten da irekita, aurrez aurreko zerbitzua emateko (Iratxeko monasterioaren k., 2).

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
San Roke k., zk.g.
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es