1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Herritarren segurtasuna
  4. Herritarren segurtasuneko plana

Herritarren Segurtasuneko Plana

Etengabeko hobekuntza

Herritarren Segurtasuneko Planak ekintza zehatz batzuk biltzen ditu, Iruñeko segurtasun-giroa ahal den neurrian eta etengabe hobetzera bideratuak.

Hainbat faktorek eragiten dute herritarrek segurtasunari buruz duten pertzeptzioan. Horregatik, Herritarren Segurtasuneko Planak, ekintza-polizial hutsez gain, beste udal-alorren engaiamendua behar duten beste zenbait alderdi hartzen ditu barne.

Eginkizun generikoak

Iruñean aldaketa nabarmenak izaten ari dira esparru guztietan, eta kulturan ere bai. Elkarbizitza-balioetan nahiz gizalegezkoetan, aldaketak izaten dira bestelako kulturak iritsi edota joera indibidualistako gizarte globalaren balioak hedatu ahala.

Aldaketok gure hirian arazoak sor zitzaketelakoan, 2006an Iruñeko Udalak Gizabidez jokatzearen aldeko Ituna erredaktatu eta abiarazi zuen, bost ildo nagusiri helduta:

  • Gizabidezko balioen hedapena
  • Balio horien gaineko heziketa
  • Ekintza gizalegegabeak saihesteko elementuetan inbertitzea
  • Gizalegea sustatzeko Ordenantza onestea
  • Ahalik eta herritar zein erakunde gehien engaiatzea hitzarmenarekin bat egiteko

Ildo horri jarraiki Herritarren Segurtasuneko Alorrak bere Segurtasun Plana abiarazi zuen. Plan hori, delikuentziari lotutako ohiko arazoei neurri zehatz batzuen bidez erantzuteaz gain, elkarbizitzako zein gizabidezko balioetan izandako aipatu galerak eragindako segurtasun gabezia berriei aurre egiten saiatu zen.

Egun indarra duen Herritarren Segurtasuneko Planak aurrekoak abiarazitako ekintzak osatu eta egokitzen ditu, hori guztia 2011. urtea helmuga hartuta.

Planaren helburuak

Iruñeko gizartea ñabardura askotarikoa da, eta horregatik Plan honen helburu nagusia Iruñean bizikide garen guztion arteko elkarbizitza baketsua da, denok seguru eta aske bizitze aldera gure jatorria edota ideologia edozein izanda ere.

Ekintza-programak

Guztira 9 programa dira ekintza zehatzak eta erraz egitekoak biltzen dituztenak. Horien edukia ahalik eta gehien dago zehazturik, halako eran non ekintzek orok zeinek bere arduraduna, aldizkakotasuna eta bere kostu zenbatetsia izanen baitituzte. Zenbait ekintzetarako tolerantzia-muga ezarriko da, 0 eta 10 bitarteko eskala baliatuta.

Bederatzi ekintza-programetatik sei segurtasun-arazo jakin batzuei aurre egitera daude zuzenduta, eta beste hiruak multzo generikoak dira, oro har segurtasuna handitzea helburu dutenak. Ekintzak bi motakoak dira: arazoei aurrea hartzekoak eta erantzutekoak.

  • 1. programa: Gizalegea
  • 2. programa: Segurtasun-arazoak gazteen esparruan
  • 3. programa: Etxeko indarkeriaren biktimak
  • 4. programa: Aisiako guneetan sortutako arazoak
  • 5. programa: Dendetan eta industrian lapurretak gutxitzera zuzendutako ekintzak
  • 6. programa: Etnien arteko arazoen prebentzioa
  • 7. programa: Herritarren partaidetza sustatzea segurtasunean
  • 8. programa: Segurtasuna sustatzeko neurri fisikoak
  • 9. programa: Komunikabideak

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es