Erreakzio-eginkizunak betetzen ditu, eta udal-agintarien babesaz arduratzen da eta aisialdiko lokalak kontrolatzen ditu.
Baliabide guztiak edozein unetan abiarazi ditzake, baldin eta egoerak hala eskatzen badu; halaber, beste unitateei laguntza bermatzen zaie, behar dutenean.
Esku-hartzeko Brigadak betetzen dituen eginkizun generikoak:
Agintarien babesa talde jakin batek egiten du, zuzenean Herritarren Segurtasuneko Alorreko buruzagitzaren menpe dagoena. Hona hemen talde honek dituen eginkizunak:
"Ordenantzak, Udalaren bestelako xedapenak eta Administrazioek emandako gainerakoak betetzen direla kontrolatzea" funtzio generikoaren baitan, eta, bereziki, "ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arlokoak" direnean, Babeseko Brigadak aisialdiko lokalen kontrola egiteko zeregina du.
Eginkizun hori betetzeko, Babeseko Brigadak aretoetako musika mugagailuen eta erregistradoreen datuen deskargak erabiltzen ditu, eta, horrela, leku horiek zein ordutan ixten diren kontrolatzen dute, bai eta soinu-igorpenen bolumena ere.
Halaber, lan handia egiten du aretoetako edukiera eta baimendutako gehienezko edukiera betetzen dela kontrolatzen.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es