1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bide segurtasuna
  4. Abiadura-kontrola

Abiadura-kontrola

Abiaduraren kontrola hiriguneetan, horixe da hirietako bide-segurtasuna hobetzeko estrategia nagusietako bat. Abiadura murrizteko programetako ekintzek zuzeneko eragina dute istripu-tasen murrizketan, batez ere oinezkoen harrapatze-kasuei dagozkien tasetan. Izan ere, horiek dira gaur egun heriotz gehien eragiten dituzten istripuak. Bestalde, nabarmentzeko modukoa da, baita ere, ekintza horiek beste zenbait esparrutan duten eragina, hala nola kutsaduraren aurkako borrokan, zaraten murriztapenean, eta, oro har, oinezkoen mugikortasunean hirian barna.

Estrategia honek zenbait ekintza biltzen ditu:

Orduko 30 kilometroko abiadura-muga duten kaleak

Orduko 30 kilometroko abiadura-muga zenbait urtez geroztik dago ezarrita Iruñeko erdialdeko kale askotan. Halaber, Iruñeko Alde Zahar osoan orduko 20 kilometroko muga dago ezarrita, eta kale jakin batzuetan zirkulatzeko murrizketak daude.

Aurreikusita dago Estatu mailako legeek orduko 30 kilometroko abiadura-muga orokortuko dutela norabide eta errei bakarretako kaleetan, eta horrek hiriko kale askotan izanen du eragina.

Kuxin berlindarrak, mando-bizkarrak eta bestelako gailuak abiadura moteltzeko

Sistema hauek guztiek ezaugarri komuna dute: konkor edo traba bat jartzen dute galtzadako zoruan. Ibilgailuak motelago joatea beharrezkoa den tokietan jartzen dira, eta gidariak abiadura moteltzera behartzea dute xede, hala egin beharkobaitute, horiek zuzen gaindituko badituzte.

Kuxin berlindarrak gomazko moduluak dira, aurrefabrikatuak, gutxi gorabehera 7,5 zentimetroko goragunea dutenak. Gailu horiek autoak abiadura moteltzera behartzen dituzte, baina, galtzada osoa hartzen ez dutenez, larrialdietako ibilgailuek, anbulantziek edo suhiltzaileen kamioiek kasu, erraz gainditzen dituzte.

Mando-bizkar izenekoak sekzio erdizirkularreko bandak dira, gehienetan gomazkoak, galtzadaren gainean ezarri edo eraikitzen direnak eta gehienez ere 7 zentimetroko altuera dutenak. Galtzadan gurutzatuta jartzen dira.

Oinezkoen pasabide goratuak plataforma trapezoidalak dira, hormigoiez edo asfaltozko materialez eginak. Gehienez ere 10 zentimetro altu dira, eta haietara igotzeko eta haietatik jaisteko arrapalak 1 eta 2,5 zentimetro bitartekoak dira, abiadura-muga zein den. Haien gainean seinaleztatzen dira babestu beharreko oinezkoen pasabideak.

Radar finkoen kabinak eta radar-ekipamendu mugikorrak

Teknologia Taldeak hirian abiadura kontrolatzeko ezarritako neurri pasiboak kontrolatzen ditu: radar finkoen 11 kabina, non 3 radar-ekipamendu txandakatzen baitira etengabe, 3 radar mugikor, polizia-ibilgailuetan eramanak, eta abiadura adierazteko gailuen 8 sistema.

Egiaztatu da hiriko kale jakin batzuetan radar-kabinak jartzea neurririk eraginkorrena dela abiadura-mugak betearazteko arriskugarriak izan daitezkeen tarteetan –hala nola Belosoko aldapan, Aróstegui etorbidean, Gipuzkoako etorbidean, Armada etorbidean, Pio XII.aren etorbidean edota Nafarroa etorbidean–.

  • Ibilgailu honek gaizki aparkatutako ibilgailuak grabatzen ditu, eta zehapena jartzen die, handik puska batera hala segitzen dutela egiaztatzen badu

  • Ibilgailu honek gaizki aparkatutako ibilgailuak grabatzen ditu, eta zehapena jartzen die, handik puska batera hala segitzen dutela egiaztatzen badu

  • Radarrak ibilgailu kamuflatuetan

  • Radar finkoak

  • Abiadura adierazteko gailuak

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es