Iruñean, 1.800 toki daude motozikletak aparkatzeko, hiriko auzo guztietan barna banaturik eta motorrak apartzeko 200dik gorako guneetan kokatuta. Gunerik handiena, 60 toki dituena, Juan Albretekoaren kalean dago kokaturik. Horiez gain, lur azpiko aparkalekuetan ere badira motozikletetarako erreserbatutako tokiak.
Motorrak aparkatzeko erreserbatutako guneetan, edo, oro har, ibilgailuak aparkatzeko tokietan, betiere aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetatik (alde urdina) at. Udal ordenantzek hala espaloietan nola aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko debekua ezartzen dute.
Bai, egiten ahal duzu, baina aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetatik (alde urdina) at. Gogoan izan espazioa ahalik eta modurik eraginkorrenean aprobetxatu behar duzula, behar ez bezala ez murrizteko aparkatu daitezkeen ibilgailuen kopurua.
Ez, ez da inolako tasarik ordaindu behar motor bat edo ziklomotor bat horretarako erreserbaturik dauden guneetan aparkatzeagatik.
Bai, eskatzen ahal duzu, Poliziak esku har dezala eskatzeko dagoen galdetegia erabilita, zeina ondoko loturan baitago: Klikatu hemen. Prozedura berberari jarraituz jadanik dagoen gune bat handitzeko edo aldatzeko eskatzen ahal duzu.
Ez, Iruñeko Trafikoaren Ordenantzaren arabera debeku da edozein ibilgailurentzat, motozikletak eta ziklomotorrak barne.
Ez, Iruñeko Trafikoaren Ordenantzaren arabera ez dago baimenduta.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es