1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bide segurtasuna
  4. Motorrak eta ziklomotorrak
  5. Segurtasunez gidatu

Segurtasunez gidatu

Motorra bat gidatzean, handia da istripu bat izateko arriskua. Horregatik, zirkulazio-arauak zorrotz bete ez ezik, Iruñeko Udaltzaingoak segurtasunez gidatzeko ondoko azturak hartzeko ere aholkatzen dizue:

Gorde zuhurtziazko tarte bat autoekin

Zirkulatu autoetatik ahalik eta urrutien, beharrezkoa izanez gero erreakzionatu eta istripua ekiditeko maniobra egiteko denbora nahikoa izan dezazun. Horrez gain, ikusgarriago izaten saiatu zaitez, egun osoan zehar argiak piztuta edo arropa ikusgarria edo islatzailea erabilita.

Ez igaro azkar aparkaturik dauden autoen ilaren artean

Neurriko abiaduran zirkulatu edozein egoeratan, seguruenak iruditzen zaizkizunetan ere.

Ez zirkulatu erreiaren eskuineko aldetik

Jarri beti erreiaren erdi-erdian, edozein maniobra egiteko moduan, eta ekidin horrela beste ibilgailu batek zu zokoratzea.

Auto-ilaretan, ez jarri inoiz autoen ilara baten atzean

Edozein arrazoigatik galtzadan geratu behar izanez gero, saiatu auto baten alboan jartzen, eta ez jarri inoiz azken autoaren atzean.

Abiadura moteldu bidegurutze guztietan

Igarotzeko lehentasunak errespetatu eta abiadura moteldu bidegurutzera iristerako.

Beste ibilgailu batek ez bazaitu errespetatzen, utziozu pasatzen

Zoritxarrez beste ibilgailu batek ez bazaitu errespetatzen, gogoan hartu motorrak desabantailan daudela autoen aldean. Utzi pasatzen, eremu publikoa elkarbizitzarako gunea baita.

Jokamolde arriskutsuak motor baten gainean

Semaforo batean, ibilgailuen artean igaro naiteke?

Ez, ez dago baimenduta.

Beharturik al nago keinukariak eramatera?

Bai, zure motorrak dagozkion keinukariak eraman behar ditu.

Beharturik al nago atzerako ispiluak eramatera?

Bai, zure motorrak dagozkion atzerako ispiluak eraman behar ditu.

Beharturik al nago bidaidearendako kaskoa eramatera?

Bai, hala zuk nola bidaideak kaskoa erabili behar duzue, derrigorrez, babesteko.

Jar naiteke semaforo baten geratze-lerroa baino aurrerago?

Ez, ez dago baimenduta.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es