Gidarien Erregelamendu Orokorrak, zeinak 2009ko maiatzaz geroztik indarra baitu, Espainiako araudia Europar Batasunean indarra duen araudira hurbiltzea du xede, ziklomotorrak eta motozikletak gidatzeari dagokionez.
Hona Erregelamenduan sartu diren berrikuntza nagusiak: berariazko gidabaimena (A-2) sortu da potentzia ertaineko motorrentzat, eta ziklomotor bat gidatzeko gutxieneko adina 14 urtetik 15era igaro da.
Baimena ematen du bi edo hiru gurpileko ziklomotorrak eta kuatriziklo arinak (gehienez 50cc zilindro) gidatzeko.
15 urte beteak eduki behar dira, gutxienez. Nolanahi ere, 18 urte bete arte ez du baimenik emanen ibilgailuok bidaideak eramaten direnean gidatzeko.
Gidabaimen hau eskuratzeko, izangaiek azterketa teoriko bat eta proba praktiko bat –zirkuitu itxi batean– gainditu beharko dituzte.
Ondoko ezaugarriak dituzten motozikletak (sidekardunak edo gabeak): gehienezko zilindrada, 500 cm³; gehienezko potentzia, 35 kW; eta potentzia-pisua gehienezko harremana, 0,2 kW/kg, betiere bere potentzia halako bi duen ibilgailu batetik eratorriak ez badira.
18 urte beteak eduki behar dira, gutxienez.
Gidabaimen hau eskuratzeko, izangaiek lau azterketa gainditu behar dituzte:
Edozein potentzia eta pisuko motozikletak (sidekardunak eta gabeak), AM, A1 eta A2 gidabaimenek baimentzen dituztenak barne.
20 urte beteak eduki behar dira, gutxienez.
Bi bide daude gidabaimen hau eskuratzeko:
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es