Jasotzen ditugun kontsulta ohikoenei erreparatuta, hona horien erantzunak eta Iruñean modu seguruan zirkulatzeko aholkuak.
Ez, debeku da edozein ibilgailurentzat, motozikletak eta ziklomotorrak barne. Iruñeko Zirkulazio Ordenantzak ondokoa xedatzen du: "debeku da aparkatzea espaloi, pasealeku eta oinezkoak ibiltzeko gainerako tokien gainean".
Ez, ez dago baimenduta. Iruñeko Trafikoaren Ordenantzak ondokoa xedatzen du: "Salbuetsirik gelditzen dira eremu urdin, gorri, laranja eta murriztuetan aparkatzeko muga edo murriztapenetik... motozikletak, ziklomotorrak (hiru eta lau gurpilekoak izan ezik) eta bizikletak, nahiz eta, betiere, horretarako prestaturiko tokietan aparkatu beharko diren".
Ez, ez dago baimenduta. Iruñeko Trafikoaren Ordenantzak ondokoa zedarritzen du: "Udal agintariek bide lerro batzuk erreserbatzen ahal dituzte halako kategoria bat duten ibilgailuak ibiltzeko; kategoria horretakoak ez direnek debeku izanen dute haietan barna ibiltzea".
Ez, ez da inolako tasarik ordaindu behar motor bat edo ziklomotor bat horretarako erreserbaturik dauden guneetan aparkatzeagatik, erreserbaturiko gune hori edozein tokitan egonda ere.
Bai, pasatzen utzi behar diezu. Nolanahi ere, Iruñeko Trafikoaren Ordenantzak honako hau ezartzen du: "Espaloi seinalatuetan eta bide gorrietan barna ibiltzen diren txirrindulariak galtzadetara ailegatzen direlarik oinezkoendako pasabidea dagoen tokietan gelditu beharko dute, zangoa lur gainean ezarri eta, behin galtzadan barna dabiltzan ibilgailuetatik ikusi dituztela egiaztatuta, segitzen ahalko dute aitzina".
Bai, pasatzen utzi behar diezu. Iruñeko Trafikoaren Ordenantzak honako hau ezartzen du: "Espaloi seinalatuetan eta bide gorrietan barna ibiltzen diren txirrindulariak galtzadetara ailegatzen direlarik oinezkoendako pasabidea dagoen tokietan gelditu beharko dute, zangoa lur gainean ezarri eta, behin galtzadan barna dabiltzan ibilgailuetatik ikusi dituztela egiaztatuta, segitzen ahalko dute aitzina. Pasabide horietan txirrindulariek lehentasuna dute galtzadan barna ibiltzen diren ibilgailuen aitzinetik".
Bai, egiten ahal duzu, baina aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetatik (alde urdina) at.
Ez, ez dago baimenduta.
Bai, zure motorrak dagozkion keinukariak eraman behar ditu.
Bai, zure motorrak dagozkion atzerako ispiluak eraman behar ditu.
Bai, hala zuk nola bidaideak kaskoa erabili behar duzue, derrigorrez, babesteko.
Ez, ez dago baimenduta.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es