2012eko Antolaketa Erregelamenduaren xedea Iruñeko Udaltzaingoa berrantolatzea izan da, eta, horretarako, egitura berria eman zaio legeek agindutako eginkizunak eraginkortasunez har ditzan bere gain.
Azken helburua Udaltzaingoaren funtzionamendua zehaztu eta arautzea da, haren barne-antolaketari, eginkizunei eta funtzionamenduari dagokien orotan.
2012ean onetsi zuten eta indarrean dagoen Udaltzaingoaren Antolaketaren Erregelamenduak Iruñeko Udaltzaingoari dagozkion eginkizunak garatzen ditu, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legean xedatutako zereginaren arabera eta erreferentzia dituen legeetan (Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea eta Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien gaineko 57/2003 Legea) jasotako eginkizunekin nahiz Iruñeko Udaltzaingoaren antolamendu-egitura osatzen duten lanpostuen eta unitateenekin bat.
Alkatearen agindupean eta Herritarren Segurtasuneko Alorraren bidez, Udaltzaingoko buruari dagokio Iruñeko Udaltzaingoaren zuzendaritza operatiboa.
Alkateari dagokio Udaltzaingoko burua hautatzea, eta hori izendapen libreko behin-behineko langiletzat jotzen da.
Saila goragoko unitate organikoa da, brigada guztiak elkartzen dituena. Komisario nagusi batek edo, salbuespen gisa, komisario batek zuzentzen du saila bakoitza.
Udaltzaingoak ondoko sailak ditu:
Brigada unitate operatibo bat da, izaera homogeneoko polizia-eginkizunak dituzten talde guztiak elkartzen dituena. Komisario batek edo, salbuespen gisa, inspektore batek zuzentzen du brigada bakoitza.
Taldea polizia jardueraren barnean zeregin espezializatuak zuzenean gauzatu behar dituen unitatea da. Inspektoreorde batek edo, salbuespen gisa, inspektore batek zuzentzen du talde bakoitza.
Egunero, eta txanda bakoitzeko, inspektore bat aretoburu izendatzen da, Iruñean zerbitzuak egiten dituzten unitate guztien jarduerak koordinatzeko. Honako hauek dira aretoburuaren eginkizunak:
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es